Nor gara?

7.10.13

Zer da berrikuntza gelan?


Kaixo guztioi!

Gaurkoan, teknologia berrien inguruan aritu gara, gure Lehen Hezkuntzako garaian zein programa erabiltzen genituen gogoratuz. 

Zuen ustez, beharrezkoa al da teknologia berrien erabilpena ikasgelan ala metodo tradizionalak eraginkorragoak dira? Zein abantaila dakartzate teknologia berriek?

Bestalde, ariketa honen bigarren zatiari dagokionean, hausnarketa bat burutu dugu, berrikuntzaren inguruan.

Hona hemen burutu dugun lana!


Egin klik hobeto ikusteko!


Hona hemen burutu dugun hausnarketa gai honen inguruan:

Hezkuntza arloan askotan lotzen da teknologia berrikuntzarekin. Askok uste dute ikasgeletan ordenagailuak eta teknologiak sartzeak berrikuntza suposatzen duela. Baina ez da horrela: berrikuntzak berez ez baitu hobekuntzarik ekartzen, izan ere, hainbat kasutan komodidadeagatik erabiltzen baita, eta ez behar pedagogikoei begira.

Adibidez, aintzinako arbelak erabili beharrean, arbela elektronikoak erabil ditzakegu, baina bi kasuetan buruturiko ariketek erabilera berdina edukiko lukete, hau da, modu berdinean egingo lirateke bai aintzinako arbelean baita arbela digitalean ere. Honek ez du inolako hobekuntzarik ekarriko metodologia aldatzen ez den bitartean. 


Teknologiaren erabilera egokia ez bada ematen, ez da inolako aldaketarik emango. Ikasleen ikaskuntza berdina jarraituko du izaten. Teknologiak ikaskuntza prozesuan bitartekaria izan behar du, eta ez helburu. Helburu nagusia, haurren ikaskuntza prozesua da, eguneroko bizitzan moldatu daitezen, garapen egoki bat izan dezaten.

Beraz, berrikuntza itxurarekin baino, irakatsi-ikasi prozesuarekin lotuta dago. 

Gure ustez, orain aipatuko ditugun berrikuntzek hobekuntza suposatzen dute:

- Gelaren espazioaren antolaketa egokia: talde txiki edota handian, bikoteka… jardun, ariketaren arabera.

- Irakaslearen papera laguntzaile izatera pasatzea. Haurrek izan behar dute beraien ikaskuntzaren protagonista, irakaslea gidari izanik.

- Parte hartzaileagoak izan beharko lukete klaseek, eta haurren arteko komunikazioa ere bultzatuko da…

- Gurasoak ere haurren ikaskuntza-prozesuan inplikatzea egokia izango litzateke. Adibidez, blog baten bitartez komunikatuz, eskoletako erabaki batzuetan parte hartuz…

Dena den, egia da teknologiak erraztasunak eman ditzakeela, eta horiek aprobetxatu behar direla hobekuntza lortzerako orduan, beti ere erabilera egoki batekin, jakinik nola, noiz eta zein helbururekin erabiltzen diren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario