Gaurkoan, internetak eskaintzen dizkigun objektu digital ezberdinak aztertzen aritu gara, horretarako erabili dugun iturria honako hau izan da Agrega 2 (egin klik).
Ariketa asko ikusi ondoren, honako honen inguruan hausnartzea erabaki dugu.
Besterik gabe, hona hemen burutu dugun lana!
Ariketa asko ikusi ondoren, honako honen inguruan hausnartzea erabaki dugu.
Besterik gabe, hona hemen burutu dugun lana!
HARRIAK ETA MINERALAK
Ondorengo ariketa honetan, mineral eta harriekin aritzea eskatzen zaie haurrei, zehazki, bigarren ziklokoei zuzendua.
Ondorengo ariketa honetan, mineral eta harriekin aritzea eskatzen zaie haurrei, zehazki, bigarren ziklokoei zuzendua.
Dakigun bezala, maiz, mineral eta harrien gaia mardula suertatzen da haurrentzat, eta beraz, erakargarria egitea ezinbestekoa izango da. Horretarako, bide berriak daudela jakinik, gai hau lantzeko aproposa izan daiteke programa teknologiko hauen bidez lantzea.
Ondorengo programak, irudi ezberdinak, soinua eta mugimenduen bitarteko nahasketa bat egiten du, modu oso koloretsu eta atentzioa deitzeko ideiarekin. Ariketak gainera, interaktiboki egiteko prestatuak daude, haurrak parte hartzeko asmoarekin. Horien artean, hitzak definizioarekin lotzea, harri mota ezberdinak gogortasunaren bidez ordenatzea , egunerekotasunean aurki ditzakegun harriak identifikatzea…
Ondorioz esan dezakegu, talde lana sustatzearen kontua irakaslearen esku dagoela, izan ere, ariketak bakarka nahiz taldeka egin daitezke. Gure ustez, oso egokia izango litzateke ariketak 2-3 pertsonen artean egitea, elkarren artean adostasun batera iristeko, elkarri laguntzeko, komunikatzeko eta iritzi ezberdinak trukatzeko asmoz.
Azken finean, gure ustez, mineral eta harrien gaiaren inguruan aritzeko metodorik eraginkorrena, fisikoki eta aurrez-aurre mineralak ikutu, ikusi eta erreparatzea izango litzateke, baina oreka bat bilatu daiteke eta beraz, irakasleak haurren ezagutzak gehitu eta finkatzeko aipatutako programa honen bidez osatu dezake.
Beraz, argi dagoena da, ariketa hauek osagarri moduan jokatzen dutela, baina aldiz, ez direla guztiz egokiak ezagutzak barneratzeko. Teknologiaren erabilera egokia izateaz gain, zentzuzko helburu bat finkatu behar da aldez-aurretik, ariketa ahalik eta eraginkorrena izateko eta haurren ikaskuntza prozesua bultzatzeko asmoz.
Ariketa hauek ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen: Mineralak eta harriak
No hay comentarios:
Publicar un comentario