Nor gara?

7.1.14

Practicum I - Komikiak


Orain dela gutxi, Practicum I burutu genuen hilabete batez, eta gutako bakoitza ikastola ezberdin batean egon ohi zen esperientziaz gozatzen. Irakasleak, bertako egoera bat hartu eta lau fotogramez osatutako komikia eratzea proposatu zigun.

Beraz, komiki hauen bitartez, irakaskuntza-ikaskuntza egoera esanguratsuak islatzea da gure nahia. 

Besterik gabe, hona hemen gutako bakoitzak sortutako komikia eta horren inguruko hausnarketa:

Gogoratu irudiak handitu daitezkeela!





Praktikak burutu ditudan Ikastolan, teknologiarekiko erabilera nahiko eskasa izan dela ikusi izan ohi dut. 

Nire gelari dagokionean, ikasgelan ez zituzten inongo errekurtso digitalik, hau da, ez arbel digitalik, ez proiektore edota mahai-ordenagailurik. Gainera, irakasleak ere bere egunerokotasunean ez zuen teknologiarik erabiltzen, metodo nahiko tradizionalak jarraitzen zituela..

Hala ere, ikastola honetan, “Ikasyz” proiektua martxan zuten, astean zehar egunero ordu bete eskaintzen ziotela errekreoaren ostean. Honetarako, ikasle bakoitzak bere ordenagailua zuen eta egun ezberdinetan ikasgai ezberdinak lantzen zituzten. Ebaluatzerako orduan, irakasleak bakoitzaren bidea ikusteko aukera zuen, nolabaiteko kontrola zuela.
Ikasleak oso pozik jartzen ziren errekreotik bueltan, ordenagailuekin aritzeak izugarrizko poza sortzen baitzuen beraiengan, baina egia esan, nik ez dut hain produktiboa ikusi. Irakasleak ikasle bakoitzari bere ordenagailua eman eta bere mahaian eseritzen zen, dudak izanez gero galdetzeko aukera ematen ziela betiere.

Ordenagailuek arazoak ematen zituzten eta ikasleak ere ulertzeko zailtasunak  zituzten, ez baitzeuden guztiz ohituak. Ordenagailua batzuetan ez zen pizten, teklak falta ziren, internetak ez zuen funtzionatzen etab. Irakasleak askotan zailtasunak zituen arazo hauei aurre egiteko eta askotan ez zekien zer egin. Alde horretatik, nire laguntza oso ongi etorri zitzaion, askotan konpontzen bainituen eta baita ikasleen dudak argitu ere.

"Ikasyz” proeiktu honek planteatzen dituen ariketak, liburu tradizionalak proposatzen ditzuten oso antzekoak dira, hortaz, papel eta boligrafo batekin egitea bezala egin daitezkeela iruditzen zait. Ordenagailua erabiltzeak beraz, ez du zertan onura ekarriko ala eraginkorragoa izatea suposatuko. Umeak ongi pasatzen dute hasierako momentu horietan, baina gero, behin ariketak egiten doazela, aspertu egiten dira. Nik pertsonalki, ez dut inongo aurrerapausurik ikusten, ariketak liburuetan azaltzen diren moduan planteatzen dira, euskarria ezberdina delarik.

Azken finean komiki honen bidez azaldu nahi dudana da, irakaslearen hitzak nolabaiteko kontraesana dutela, hau da, irakasleak ez badu teknologia bere bizitzan erabiltzen, zaila izango da hauen erabilera sustatzea ikasgelan, modu dinamiko, partehartze eta eraginkor batean. Azken finean, irakaslea teknofobia hori alboratu egin beharko du, gaur egungo ikasleen beharretara moldatuz.





Lehen praktika hauek Tolosako Hirukide Ikastetxean burutu nituen, zehazki Lehen Hezkuntzako 3garren zikloan. Aipatzekoa da klase guztietan arbel digitala zegoela, eta hortaz gainera, eskola 2.0.ko ordenagailuak zituela klase bakoitzak, hau da, ikasle bakoitzarentzat.

IKTen erabilpenei dagokionez, irakasgai bakoitzean modu ezberdin batean erabiltzen zuten, adibidez, batzuetan arbel digitala aurkezpenak egiteko eta beste batzuetan portatilak ariketa baten inguruko informazioa aurkitzeko.

Irakasleen aldetik, ostiralero, goizeko 8etatik 9etara formakuntza teknologikoa jasotzen zuten; bertara, lehen hezkuntzako irakasleak joaten ziren: formakuntza anitza izaten zen, batzuetan blogak, drive, etab. Behin jaso beharreko formakuntza amaitu ostean ziurtagiri bat jasotzen zuten lorturiko ezagutzak adieraziz.

Nire gelari dagokionean, lehen aipatu bezala arbel digitala, haur bakoitzak bere portatila, proiektorea, irakaslearen ordenagailua… zeuden. Gainera, irakasleek ere bere egunerokotasunean teknologiaren aldekoak ziren, hau da, praktikan jartzen zuten ostiraletan jasotako ezagutza; baina beti ere neurrian eta hauek aplikatzeko metodologia kontuan harturik.

Ikasleak ere, astean behin IKT saioa edukitzen zuten; bertan, interneten aurki ditzakeen arrisku, informazio eta erabilpenez informatze zitzaien; ondoren, modu praktikoan ezagutza osatuz. Azalpena eman ondoren, zalantzaren bat bazegoen, irakaslean galdetzeko aukera emanez. Zenbait kasuetan, harrigarria bazen ere, irakasleak azalpena eman aurretik haurrek bazekiten nola maneiatzen zen.

Beraz, esan dezaket, bai irakasleek eta bai ikasleek jasotako prestakuntza ondoren klasean aplikatzen zutela, hau da, oso baliogarria zaiela ondoren klasean edota aisialdian aplikatzeko garaian.

Amaitzeko, komiki honen bidez, nahiz eta ni egondako klasean ez den horrelako kasurik eman, etorkizunean horrelako zerbait eman daitekeela iruditzen zait. Izan ere, XXI mendeko hezkuntza sistema honetan, teknologiaren erabilera beharrezkoa dela argi dago; izan ere, hauen baitan burutzen ditugu zenbait jarduera. Baina, hauen funtzionamendu egokia erregulatu beharko genuke. Ezin baititugu robotak sortu, hau da, ordenagailu edota tablet-a soilik erabiltzen dutenak. Gure haurrak modu autonomo batean, eta batez ere, kreatiboak izateko gaitasuna edukitzea, ordenagailu edota internetaren menpekotasuna alde batera utziz.





Praktiketan ikastetxeak berak eta baita irakasleek ere teknologiarekiko zuten erabilera eta ikuspuntuak behatzeko aukera izan dut.  Irakasleen artean desberdintasun handiak ikusi ditut gaur egungo teknologia ikusteko zuten ideia eta iritzien artean.
Egindako komikia irakasleek patioan izandako elkarrizketa batetik hartu dut, baita praktika aldiko beste egunetan behatu dudanetik ere. Nahiko ongi laburbiltzen du irakasleen pentsaera IKTen inguruan.

Irakasle bat nahiko teknofobikoa da, etorkin digitala, eta teknologiak dakarren onurak ikusi gabe, nahiko itsuturik egiten die kontra aparatu berriei. Mobilik ez, etxean internetik ere ez. Eskoletan irakasleari teknologia berriak txertatzea eta IKTetan konpetente izan beharra ez du oso begi onez ikusten. Teknologiak baino garrantzia handiagoa duten beste gai eta aspektu asko daude lan egiteko, eta daukan adinarekin aparatu horiek ulertzen hasteak burukomin dezente ematen dizkio.

Bestetik, teknologikoki eguneratua dagoen irakasle gaztea daukagu. Ezin da teknofilikoa dela esan, baina aparatuekiko duen dependentzia ez da eskasa. Mugikorra izorratzeak nahiko eragin dio, gordetako hainbat informazio, kontaktu eta kamera gabe gelditu baita.  Ezinbestekoak dira bere bizitzan, eta horiek funtzionatu ezean, nahiko galduta eta deseroso sentitzen da.

Bi ikuspuntu desberdin hauek irudikatu nahi nituen, teknologiaren alde onak eta txarrak ikusteko balio baitu. Izan ere, egia da teknologia era arduratsu eta kritiko batean erabiliz gero, oso eraginkorra dela. Hala ere, askotan zaila egiten da puntu hori aurkitzea, eta bitarteko tresna bezala ikusi ordez, helburu bezala ikusten da maiz, hau da, teknologiak berak hobekuntza dakarrela, berez. Bestelako arazoak ere ekar ditzake teknologiak. Aparatua izorratzean, ataskatzean edo besterik gabe, berarekin nola jokatu ez dakigunean, lagundu baino buruhauste handiak ematen ditu; zenbait kasutan, pertsonaren ordezko bilakatu nahi izan baitute.




Nire kasuan, komiki honen bidez, teknologiarekin loturiko egoera barregarri edo komiko bat islatzea erabaki dut, “ikasiz” proiektua martxan jarri zen lehendabiziko egunean gertatu zena ikasgelan bertan: 
Hona hemen nire komikian islatzen dena modu idatzian, hobetu ulertu ahal izateko: “ikasiz” proiektua martxan jarri zenean, irakasleak ikasle askok ordenagailuarekin arazoak izango zituztela aipatu zidan, izan ere, hirugarren mailako haurrak oso txikiak dira ordenagailuak erabiltzeko, eta esperientzia oso gutxi daukate hauekin. 
Hasieran, egoera nahiko ona zela iruditu zitzaidan, izan ere, ikasle gehienek haien kontuan sartzea lortu zuten inongo arazorik gabe. Hala ere, Ane izeneko neskatilak, izugarrizko arazoa zeukan: ordenagailua pizteko “enter” teklari ematen zion, behin eta berriz, pazientzia galdu arte. Ondorioz, deitu egin zidan, eta nik, oso azkar, berarengana joan eta pizteko botoiari eman bezain pronto, ordenagailua martxan jarri zen. Anek izugarrizko ezuzteko aurpegiarekin begiratu, eta ea zela egin nuen galdetu zidan. Egoera honekin, gelako tutoreak eta biok hainbat egunez barre egiteko aukera izan dugu.
Alde batetik, komiki hau egitearen arrazoietako bat honako hau izan zen: komiki batek grazia izan behar duela pentsatzen dut, izan ere, komikiak beste ipuinetatik desberdintzen dituen gauza edo faktore nagusia hori da, gauzak modu humoretsu batean azaltzen dituela. Hortaz, egoera hau perfektua zela pentsatu nuen, modu barregarri batean gertatu baitzen.
Beste aldetik, nahiz eta egoera oso barregarria izan zen, nahiko serioa da hirugarren mailan ordenagailu bat nola pizten den ez jakitea, eta horregatik, aipatzekoa dela iruditzen zait.






No hay comentarios:

Publicar un comentario