Nor gara?

9.1.14

Gidoi teknikoaren txantiloia


Kaixo guztioi!

Dakizuenez, lauhilabete honetan burutu dugun lan modularra bideo batean oinarritzen zen, eta horretarako, bideoaren muntaiarekin hasi baino lehen, ondorengo gidoi teknikoa egin genuen, dena prest izateko eta grabazioen muntaketa errazteko asmoarekin.

Ondorioz, hementxe uzten dizuegu burututako gidoi teknikoarekin!

Gogoratu, gure lan modularraren bideoa ikusi nahi izanez gero, hemen duzuela bideoa  (egin klik) eta jolasaren inguruko azalpena. 

Hurrengorarte!




7.1.14

Sintesiak


Gaurkoan, IKT irakasgai honetan irakurri ditugun testu garrantzitsuen sintesiak azalduko dizkizuegu. Hala ere, gogoratu nahi dizuegu post honetan (egin klik), mapa kontzeptualak ere ikusgai dituzuela.

Besterik gabe, baliagarriak izango zaizkizuelakoan, hona hemen sintesiak:






Practicum I - Komikiak


Orain dela gutxi, Practicum I burutu genuen hilabete batez, eta gutako bakoitza ikastola ezberdin batean egon ohi zen esperientziaz gozatzen. Irakasleak, bertako egoera bat hartu eta lau fotogramez osatutako komikia eratzea proposatu zigun.

Beraz, komiki hauen bitartez, irakaskuntza-ikaskuntza egoera esanguratsuak islatzea da gure nahia. 

Besterik gabe, hona hemen gutako bakoitzak sortutako komikia eta horren inguruko hausnarketa:

Gogoratu irudiak handitu daitezkeela!





Praktikak burutu ditudan Ikastolan, teknologiarekiko erabilera nahiko eskasa izan dela ikusi izan ohi dut. 

Nire gelari dagokionean, ikasgelan ez zituzten inongo errekurtso digitalik, hau da, ez arbel digitalik, ez proiektore edota mahai-ordenagailurik. Gainera, irakasleak ere bere egunerokotasunean ez zuen teknologiarik erabiltzen, metodo nahiko tradizionalak jarraitzen zituela..

Hala ere, ikastola honetan, “Ikasyz” proiektua martxan zuten, astean zehar egunero ordu bete eskaintzen ziotela errekreoaren ostean. Honetarako, ikasle bakoitzak bere ordenagailua zuen eta egun ezberdinetan ikasgai ezberdinak lantzen zituzten. Ebaluatzerako orduan, irakasleak bakoitzaren bidea ikusteko aukera zuen, nolabaiteko kontrola zuela.
Ikasleak oso pozik jartzen ziren errekreotik bueltan, ordenagailuekin aritzeak izugarrizko poza sortzen baitzuen beraiengan, baina egia esan, nik ez dut hain produktiboa ikusi. Irakasleak ikasle bakoitzari bere ordenagailua eman eta bere mahaian eseritzen zen, dudak izanez gero galdetzeko aukera ematen ziela betiere.

Ordenagailuek arazoak ematen zituzten eta ikasleak ere ulertzeko zailtasunak  zituzten, ez baitzeuden guztiz ohituak. Ordenagailua batzuetan ez zen pizten, teklak falta ziren, internetak ez zuen funtzionatzen etab. Irakasleak askotan zailtasunak zituen arazo hauei aurre egiteko eta askotan ez zekien zer egin. Alde horretatik, nire laguntza oso ongi etorri zitzaion, askotan konpontzen bainituen eta baita ikasleen dudak argitu ere.

"Ikasyz” proeiktu honek planteatzen dituen ariketak, liburu tradizionalak proposatzen ditzuten oso antzekoak dira, hortaz, papel eta boligrafo batekin egitea bezala egin daitezkeela iruditzen zait. Ordenagailua erabiltzeak beraz, ez du zertan onura ekarriko ala eraginkorragoa izatea suposatuko. Umeak ongi pasatzen dute hasierako momentu horietan, baina gero, behin ariketak egiten doazela, aspertu egiten dira. Nik pertsonalki, ez dut inongo aurrerapausurik ikusten, ariketak liburuetan azaltzen diren moduan planteatzen dira, euskarria ezberdina delarik.

Azken finean komiki honen bidez azaldu nahi dudana da, irakaslearen hitzak nolabaiteko kontraesana dutela, hau da, irakasleak ez badu teknologia bere bizitzan erabiltzen, zaila izango da hauen erabilera sustatzea ikasgelan, modu dinamiko, partehartze eta eraginkor batean. Azken finean, irakaslea teknofobia hori alboratu egin beharko du, gaur egungo ikasleen beharretara moldatuz.





Lehen praktika hauek Tolosako Hirukide Ikastetxean burutu nituen, zehazki Lehen Hezkuntzako 3garren zikloan. Aipatzekoa da klase guztietan arbel digitala zegoela, eta hortaz gainera, eskola 2.0.ko ordenagailuak zituela klase bakoitzak, hau da, ikasle bakoitzarentzat.

IKTen erabilpenei dagokionez, irakasgai bakoitzean modu ezberdin batean erabiltzen zuten, adibidez, batzuetan arbel digitala aurkezpenak egiteko eta beste batzuetan portatilak ariketa baten inguruko informazioa aurkitzeko.

Irakasleen aldetik, ostiralero, goizeko 8etatik 9etara formakuntza teknologikoa jasotzen zuten; bertara, lehen hezkuntzako irakasleak joaten ziren: formakuntza anitza izaten zen, batzuetan blogak, drive, etab. Behin jaso beharreko formakuntza amaitu ostean ziurtagiri bat jasotzen zuten lorturiko ezagutzak adieraziz.

Nire gelari dagokionean, lehen aipatu bezala arbel digitala, haur bakoitzak bere portatila, proiektorea, irakaslearen ordenagailua… zeuden. Gainera, irakasleek ere bere egunerokotasunean teknologiaren aldekoak ziren, hau da, praktikan jartzen zuten ostiraletan jasotako ezagutza; baina beti ere neurrian eta hauek aplikatzeko metodologia kontuan harturik.

Ikasleak ere, astean behin IKT saioa edukitzen zuten; bertan, interneten aurki ditzakeen arrisku, informazio eta erabilpenez informatze zitzaien; ondoren, modu praktikoan ezagutza osatuz. Azalpena eman ondoren, zalantzaren bat bazegoen, irakaslean galdetzeko aukera emanez. Zenbait kasuetan, harrigarria bazen ere, irakasleak azalpena eman aurretik haurrek bazekiten nola maneiatzen zen.

Beraz, esan dezaket, bai irakasleek eta bai ikasleek jasotako prestakuntza ondoren klasean aplikatzen zutela, hau da, oso baliogarria zaiela ondoren klasean edota aisialdian aplikatzeko garaian.

Amaitzeko, komiki honen bidez, nahiz eta ni egondako klasean ez den horrelako kasurik eman, etorkizunean horrelako zerbait eman daitekeela iruditzen zait. Izan ere, XXI mendeko hezkuntza sistema honetan, teknologiaren erabilera beharrezkoa dela argi dago; izan ere, hauen baitan burutzen ditugu zenbait jarduera. Baina, hauen funtzionamendu egokia erregulatu beharko genuke. Ezin baititugu robotak sortu, hau da, ordenagailu edota tablet-a soilik erabiltzen dutenak. Gure haurrak modu autonomo batean, eta batez ere, kreatiboak izateko gaitasuna edukitzea, ordenagailu edota internetaren menpekotasuna alde batera utziz.





Praktiketan ikastetxeak berak eta baita irakasleek ere teknologiarekiko zuten erabilera eta ikuspuntuak behatzeko aukera izan dut.  Irakasleen artean desberdintasun handiak ikusi ditut gaur egungo teknologia ikusteko zuten ideia eta iritzien artean.
Egindako komikia irakasleek patioan izandako elkarrizketa batetik hartu dut, baita praktika aldiko beste egunetan behatu dudanetik ere. Nahiko ongi laburbiltzen du irakasleen pentsaera IKTen inguruan.

Irakasle bat nahiko teknofobikoa da, etorkin digitala, eta teknologiak dakarren onurak ikusi gabe, nahiko itsuturik egiten die kontra aparatu berriei. Mobilik ez, etxean internetik ere ez. Eskoletan irakasleari teknologia berriak txertatzea eta IKTetan konpetente izan beharra ez du oso begi onez ikusten. Teknologiak baino garrantzia handiagoa duten beste gai eta aspektu asko daude lan egiteko, eta daukan adinarekin aparatu horiek ulertzen hasteak burukomin dezente ematen dizkio.

Bestetik, teknologikoki eguneratua dagoen irakasle gaztea daukagu. Ezin da teknofilikoa dela esan, baina aparatuekiko duen dependentzia ez da eskasa. Mugikorra izorratzeak nahiko eragin dio, gordetako hainbat informazio, kontaktu eta kamera gabe gelditu baita.  Ezinbestekoak dira bere bizitzan, eta horiek funtzionatu ezean, nahiko galduta eta deseroso sentitzen da.

Bi ikuspuntu desberdin hauek irudikatu nahi nituen, teknologiaren alde onak eta txarrak ikusteko balio baitu. Izan ere, egia da teknologia era arduratsu eta kritiko batean erabiliz gero, oso eraginkorra dela. Hala ere, askotan zaila egiten da puntu hori aurkitzea, eta bitarteko tresna bezala ikusi ordez, helburu bezala ikusten da maiz, hau da, teknologiak berak hobekuntza dakarrela, berez. Bestelako arazoak ere ekar ditzake teknologiak. Aparatua izorratzean, ataskatzean edo besterik gabe, berarekin nola jokatu ez dakigunean, lagundu baino buruhauste handiak ematen ditu; zenbait kasutan, pertsonaren ordezko bilakatu nahi izan baitute.




Nire kasuan, komiki honen bidez, teknologiarekin loturiko egoera barregarri edo komiko bat islatzea erabaki dut, “ikasiz” proiektua martxan jarri zen lehendabiziko egunean gertatu zena ikasgelan bertan: 
Hona hemen nire komikian islatzen dena modu idatzian, hobetu ulertu ahal izateko: “ikasiz” proiektua martxan jarri zenean, irakasleak ikasle askok ordenagailuarekin arazoak izango zituztela aipatu zidan, izan ere, hirugarren mailako haurrak oso txikiak dira ordenagailuak erabiltzeko, eta esperientzia oso gutxi daukate hauekin. 
Hasieran, egoera nahiko ona zela iruditu zitzaidan, izan ere, ikasle gehienek haien kontuan sartzea lortu zuten inongo arazorik gabe. Hala ere, Ane izeneko neskatilak, izugarrizko arazoa zeukan: ordenagailua pizteko “enter” teklari ematen zion, behin eta berriz, pazientzia galdu arte. Ondorioz, deitu egin zidan, eta nik, oso azkar, berarengana joan eta pizteko botoiari eman bezain pronto, ordenagailua martxan jarri zen. Anek izugarrizko ezuzteko aurpegiarekin begiratu, eta ea zela egin nuen galdetu zidan. Egoera honekin, gelako tutoreak eta biok hainbat egunez barre egiteko aukera izan dugu.
Alde batetik, komiki hau egitearen arrazoietako bat honako hau izan zen: komiki batek grazia izan behar duela pentsatzen dut, izan ere, komikiak beste ipuinetatik desberdintzen dituen gauza edo faktore nagusia hori da, gauzak modu humoretsu batean azaltzen dituela. Hortaz, egoera hau perfektua zela pentsatu nuen, modu barregarri batean gertatu baitzen.
Beste aldetik, nahiz eta egoera oso barregarria izan zen, nahiko serioa da hirugarren mailan ordenagailu bat nola pizten den ez jakitea, eta horregatik, aipatzekoa dela iruditzen zait.






Jolas Ikas - Jira bira


Kaixo!

Jarraian, gure lan modularraren bideoarekin uzten zaituztegu, espero dugu zuen gustukoa izatea!




“Jira - Bira” mahai- jolas hezitzaile bat da, bere oinarria erruleta bat delarik eta honetaz gain, koloretako txartelak eta CD bat dituelarik. Jolas dinamikoa, originala eta partehartzailea da, bere helburu nagusia ongi pasatzea eta gozatzea izanik. Erruleta, hainbat zatitan dago banatuta, bakoitzak atal ezberdin bat lantzen duelarik: entzumena, kantua, dantza eta gorputz perkusioa. Ondorioz, atal bakoitzak kolore bat izango du eta jolas mota ezberdin batean jolastea eskainiko du.

3-8 bat haur jolasteko prestatua egongo litzateke eta 7 urtetik gorakoentzat aproposa da. Familia, eskola eta lagun artean jolasteko paregabea, denontzako aberasgarria izango da, elkarren artean ongi pasa eta ikasteko.

Honetaz gain, bideoari dagokionean, iragarki baten moduan islatzea otu zitzaigun, jolasa azaltzeko modu original, desberdin eta freskoa delako. Honela, gazte bat etxeko egongelan dagoela, telebista piztu eta “Jira-bira” jolasaren iragarkiarekin topatzen da. Bertan, jolasaren nondik-norakoak azaltzen dira, jolasak izan ditzakeen jolas ezberdinen irudiekin. Azkenik, telebista itzali eta jolasa gustatu zaiola islatu nahi izan dugu; hau da, jolasak atentzioa piztu duela ikasleengan.






“Jira-Bira” is the name of the board game we have made. The base of this game is a roulette and it also includes some cards and a CD room. It is a dynamic, original and participative game, which most important objective is to have a good time and enjoy yourself. The roulette is divided in different sections: listening, singing, dancing and corporal percussion. It´s important to say that these parts have different colours, and depending on the colour, the game will be different. The game is ideal from  3 to 8 people, and perfect for participants who are more than seven years old. It is great  to play in family, with friends, at school…
Furthermore, regarding the video, we have decided to reflect  it as a commercial because we think this is an original and attractive way to do it. This way, at first we can see a young boy at home, suddenly switches on the TV and the commercial of “Jira-Bira” begins. In the commercial, we can see a lot of different games, all of them related to music. Also, includes a group of  friends who appear to be very happy and laughting while they are playing with the board game. In the end, the young boy switches off the TV and looks happy and trully convinced with the board game he has just seen.




“Jira-bira” es un juego de mesa que tiene como base una ruleta, además de que incluye diversas fichas e incluso un CD. Es un juego que se caracteriza por ser muy dinámico, original y participativo, cuyo objetivo principal es pasarlo bien y disfrutar. La ruleta está dividida en diferentes secciones, y cada una de ellas sirve para trabajar un apartado diferente: el sentido del oído, la danza, el canto y la percusión corporal. Por lo tanto, cada apartado tiene un color y está compuesto de diferentes juegos dinámicos.


Este juego es recomendable para personas de más de 7 años y es perfecto para que jueguen entre tres y ocho personas. Además, es idóneo para jugar entre amigos, familiares y en el colegio, para aprender los unos de los otros y sobre todo, para disfrutar.


En cuanto al vídeo se trata, hemos decidido plasmarlo de una manera diferente, original, a través de un anuncio de televisión. Esta opción nos parece perfecta, ya que le proporciona un punto original y diferente al vídeo. Así, al comienzo del vídeo aparece un joven en el sofá de su casa encendiendo la televisión. De pronto, comienza el anuncio de un juego llamado “Jira-Bira”. Durante el anuncio, se aclaran algunas curiosidades del juego, diversas demostraciones... En definitiva, imágenes de un grupo de amigos jugando con el juego. Por último, vuelve a aparecer el joven del principio apagando la televisión, y parece estar convencido con el anuncio. Con esto, podemos decir que nuestra intención ha sido demostrar que el juego ha causado gran interés y curiosidad en el receptor.

Mapa kontzeptualak



Kaixo guztioi!

Gaurkoan, IKTko gaian eman ditugun arlo guztiak biltzeko, 4 mapa kontzeptual egin ditugu, modu bisual eta ulerterrazago batean, hilabete guzti hauetan zehar emandakoa biltzeko asmoz. 

Baliagarria izango zaizuelakoan, hurrengora arte!


*Mapak handiago ikusi ahal izateko egin ezazu klik irudian bertan!


1-. ESKOLA ETA IKTAK

Zer dira eta zertarako balio dute Informazio eta Komunikazio Teknologiek eskola testuinguruan?



2-. KONPETENTZIA DIGITALA

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, zein formakuntza teknologikoa behar dugu?





3-. LANKIDETZA IKASKUNTZA

Zein tresna teknologikoek laguntzen gaitzute lankidetza moduan ikasten?



4-. GELA ETA IKTAK: PRAKTIKA ONAK

Nola diseinatu ditzakegu ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?



17.12.13

Objektu Digitala eta Gida Metodologikoa


Gaurkoan, guk sortutako objektu digitala aurkeztuko dizuegu. Aukeratu dugun gaia elikadura izan da, eta edilim delako programa erabiliz, honako hau sortu dugu:

Hona hemen gure objektu digitala eskuratzeko link-a:



Jarraian, objektu digitalaren txostenarekin uzten dizuegu:





Besterik gabe, espero dugu zuen gustukoa izatea!


22.11.13

Teknologia gure bizitzan zehar (teknografia)


Gaurkoan, teknologiak gure bizitzan izan duen bilakaera aurkeztuko dizuegu, guk egindako bideo baten bidez.


Teknologiak txikitatik eragina izan du gugan, eta  gaur egun are eta gehiago, egunerokotasunean ere oso presente baititugu. Irakasle bezala, teknologien erabilpenak erronka nagusi bat suposatzen du gugan, eta oso erabilgarria dela argi dago. Hala ere, gure helburuetara egokitu behar ditugu eta modu orekatu batean. Ondorioz, oso garrantzitsua da irakasleei etengabe digitalti konpetente izateko formakuntza ematea.

Nabarmena da teknologiek aldaketa eta eboluzio handia jasan dutela, gu txikiak ginenetik gaur egun ditugun aurrerapenak izatera arte eta beraz, eragina nabaria da hezkuntza munduan ere. Gure ustez, teknologiak hezkuntza munduan asko laguntzen dute baina askotan, hauen erabilera ez dela hain beharrezkoa diogu. Teknologiak erabiltzerako orduan, aldez-aurretik helburu batzuk finkatu behar dira, ahalik eta eraginkorrena izateko eta ikaskuntza prozesua hobetzeko asmoarekin. 

Ondorioz, egindako bideoan azaldu nahi izan dugun bezala, teknologiek bide luzea jarraitu dute eta bizkortasun handiz baina, noizbait geldituko ote da?

Gure esku dago bidea luzatzen jarraitzea...